DEIALDIA
Agirre batzordeak jarduera-egitaraua eta lehendakariagirre.eu web orria aurkeztuko ditu
• 2010ean zehar hogeita hamar bat ekitaldi egingo dira, eta berorien abiapuntua datorren martxoaren 6an izango da Lehendakaritzan.
• Web orriak, inoiz lehenago bildu ez diren Agirre lehendakariari buruzko dokumentuen bildumarik ugariena erakutsiko du.
EGUNA: Asteazkena, 2010eko otsailaren 24a
LEKUA: Carlton hotela.
ORDUA: 11:30
PARTEHARTZAILEAK: JUAN MARIA ATUTXA
JOSE ANTONIO RODRÍGUEZ RANZ
Orobat, bertan egongo dira honako hauen ordezkariak ere: Eusko Jaurlaritza, EAJ-PNV, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak, Agirre, Irala, Landaburu eta Leizaola sendiak, Bilbo, Getxo eta Donibane Lohitzuneko udalak, UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Athletic Club eta Sabino Arana Fundazioa.
Agirre Lehendakaria Batzordeak aurkezpen bikoitza egingo du datorren asteazkenean, otsailaren 24an, Bilboko Carlton hotelean, goizeko 11:30etan: bateko, 2010. urte osoan garatuko duen jarduera-egitaraua eta, besteko, Jose Antonio Agirre Lekube lehenengo euskal lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko sortu den web orria.
Agirre Lehendakaria Batzordea, harekin zerikusia izan zuten instituzio guztiek eta Lehendakariaren beraren eta politikagintzan berarekin batera jardun zuten beste zenbait kideren senitarteko zuzenek osatuta dago. Honako hauek dira. Eusko Jaurlaritza, EAJ-PNV, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Agirre, Irala, Landaburu eta Leizaola sendiak, Bilbo, Getxo eta Donibane Lohitzuneko udalak, UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Athletic Club eta Sabino Arana Fundazioa.
Sabino Arana Fundazioaren prentsa-bulegoa
Aitor Bikandi. Tel.: 94.405.64.50 // Sakelakoa: 656.78.97.18