EU | ES | EN | FR

BERRIAK

Jose Antonio Ardanza Begoñako Basilikan Agirre lehendakariaren oroipenez ospatuko den mezan egongo d


Bilbo, 2010/03/22





Jose Antonio Ardanza lehendakari eta Euskateleko gaur egungo presidenteak, bihar, martxoak 23, asteartearekin, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gomuta-mezan izango dela baieztatu du. Lehenengo euskal lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko egingo den aipatu meza 18:00etan izango da Begoñako Basilikan.

Martxo honen 3an bihotzeko akutuak jo eta Galdakaoko Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean premiazko ebakuntza egin ondoren, Jose Antonio Ardanzak jendaurrean egiten duen lehenengo agerpena da.

Ardanzak hobera egin duelarik, dagoeneko bere etxean dago eta, gainera, bihar Agirre lehendakariaren gomuta-mezan egon ahalko da.

Bestalde, Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, meza horretan ez egotea desenkusatu du azken unean, ETAk Frantzian eraildako jendarmearen hiletara joateko.


©