EU | ES | EN | FR

BERRIAK

Euskal gizarteak Agirre lehendakaria gogoan, haren heriotzaren 50. urteurrenean


Bilbo, 2010/03/23





Instituzioetako ordezkaritza ugari eta Euskadiko politika, kultura, gizarte, ekonomia eta kirol arloetako pertsona nabarmen asko bildu dira Jose Antonio Agirre Lekuberen aldeko gomuta-mezara, Begoñako Basilika mukuru betean. Meza lehenengo euskal lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrenaren karietara ospatu da.

Ricardo Blázquez Bilboko gotzainak eman du meza, beste ia ehun apaizek ere lagunduta.

Agirre lehendakariaren seme-alabak, Aintzane eta Joseba, izan dira segizio-buru, haiekin Euskadiko politika- eta gizarte-esparruetako ordezkari zenbaitek egon nahi izan dutelarik, besteak beste: EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Iñigo Urkullu; Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailburu eta haren eledun Idoia Mendia; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Xabier Agirre, Jose Luis Bilbao eta Markel Olano, hurrenez hurren; Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria; Miguel Ángel Fernández, Gobernuaren Bizkaiko azpiordezkaria; Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua; Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria; José Manuel Salinero, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako idazkari nagusia; Iñaki Oyarzabal, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularreko idazkari nagusia; Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak; Fernando García Macua, Athletic Club-eko presidentea; Juan Mª Aburto, Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua; EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko idazkari Belen Greaves; Deustuko Unibertsitateko errektore Jaime Oraá; EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzar; edo Juan Jose Pujana eta Joseba Leizaola (Jesus María Leizaola lehenengo Eusko Jaurlaritzako sailburu eta Agirreren heriotzaren osteko lehendakariaren iloba) Eusko Legebiltzarreko lehendakari ohiak; Imanol Landa, Getxoko alkatea eta Iñaki Galdos, Hamaikabateko lehendakaria.

Ekitaldia, zeinetan Bilboko Koral Elkarteak eta Bilboko Udalaren Txistulari Taldeak ere jardun duten, Beti Jai Alai dantza-taldeak itxi du, Begoñako Andra Mari zortzikoa dantzatuz.


©