Jose Antonio Agirre Lekuberen heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko, AL50 batzordeak antolatu dituen jardueren egitarauaren barruan, Sabino Arana Fundazioak Hermes aldizkariaren zenbaki berezi bat aurkeztuko du; hain zuzen ere, osos-osorik Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari eskainia izango da.
Aurkezpena bihar, asteartea, 12:00etan, izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Jargi Aretoan. Parte hartuko dutenak: Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Joseba Agirre, Agirre lehendakariaren semea; eta Jose Antonio Rodríguez Ranz, Hermes aldizkariko zuzendaria.
Zenbaki berezi horretan lehenengo euskal lehendakariaren bizitza, giza izaria eta izari politikoa aztertuko dituzte Juan José Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea lehendakariek, EAJ-PNVren EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk, Iñaki Anasagasti senatariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xosé Manuel Núñez Seixas, Ludger Mees eta Iñaki Goiogana historialariek, ekin berezia eginda hark utzitako legatuan.