Unibertsitate horretan, datorren ostiralean, azaroak 12, ekitaldi akademiko bat egingo da honako aztergai honekin: “Europako abertzaletasunak diasporan: atzerrira emigratutako euskaldunen, kataluniarren, galiziarren, irlandarren eta poloniarren aktibismo politikoa”.
Ekitaldia 14:00etan egingo da, eta horren hasieran Columbiako Unibertsitateko Europar Ikaskuntzen Institutuko zuzendari Victoria De Grazia andreak eta Ikaskuntza Latinoamerikarren eta Migrazioari buruzko Foroko zuzendari José C. Moya jaunak plaka oroigarri bat entregatuko diote Lehendakariaren seme Joseba Agirreri eta haren sendiari. West 118th St eta Amsterdam Ave.-ren arteko hego-ekialdeko kale-kantoian.
Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari Nagusi Guillermo Echenique jaunak eta Sabino Arana Fundazioko zuzendari Irune Zuluaga andreak ere parte hartuko dute
Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko, AL50 Batzordea aurtengo 2010 honetan antolatzen ari den ekitaldien artean, Columbiako Unibertsitateak (New York), non Agirrek irakasle jardun baitzuen, azaro honen 12an “Europako nazionalismoak diasporan: atzerrira emigratutako euskaldunen, kataluniarren, galiziarren, irlandarren eta poloniarren aktibismo politikoa” izenburuko mintegi bat egingo du.
Barnard Collegeren Migrazioari buruzko Foroak, Columbiako Unibertsitateko Europar Ikaskuntzen Institutuak eta Lehendakari Agirre AL50 Batzordeak antolaturiko jardunaldi horretan, Europatik emigratutako nazio estaturik bako gizaldeen abertzaletasun-adibiderik ezagunenetako batzuk aztertuko dira: beste immigrante ez-nazionalista batzuekiko harremanak, eta mugimendu haiek garatu ziren nazioz gaindiko ingurune kosmopolita haietan zeuden tentsioak, besteak beste.
Ekitaldiaren hasieran, Columbiako Unibertsitateko Europar Ikaskuntzen Institutuko zuzendari Victoria De Grazia andreak eta Ikaskuntza Latinoamerikarren eta Migrazioari buruzko Foroko zuzendari José C. Moya jaunak plaka oroigarri bat entregatuko diote Lehendakariaren seme Joseba Agirreri eta haren sendiari.
Ondoren, 14:30etatik aurrera, Ludger Mees EHUko Historia Garaikideko katedradunak “Euskal abertzaleak eta errepublikarrak erbestaldian” gaiaz jardungo du. Horrez gain, Xosé Manoel Núñez Seixas Konpostelako Santiagoko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna “Kataluniar eta galiziar abertzaletasunak Kuban eta Argentinan” izenburuko gaiaz mintzatuko da.
Mintegiaren bigarren zatian, David Brundage, Kaliforniako Unibertsitateko Santa Cruz kanpusekoa berori, “Erbestaldiko politika: irlandar abertzaleak Estatu Batuetan (1798-1998)” gaiaz mintzatuko da; eta M. B. Biskupskik, Connecticut-eko Estatu Unibertsitate Nagusikoa berori, bestalde, “Asmatutako Polonia bat: emigratuen ikuskerak” hartuko du mintzagai.
Jose Antonio Agirrek historia-eskolak eman zituen Columbia Universityn 1942 eta 1945 bitartean, amerikar kontinentean erbesteraturik egon zen sasoian. Hark ondo eta beti ulertu zuen, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batek kontratatu bazuen, hori zela, Europan sortuta Ozeano Bareraino hedatzen ari ziren ideia totalitarioekin aurrez aurre zeuden balioak ordezkatzen zituelako. Eta balio haiek ziren: askatasuna, demokrazia, langileen eta enpresa librearen eskubideak eta norbanakoaren eskubideak, baina ardura kolektiboak ahaztu barik. Agirre bera, horren guztiaren alde borrokatu zen (eta borrokatzen ari zen) Alderdi baten eta Herri baten ordezkaria zen, noiz eta, hain zuzen ere, eta dirudienez, aldez beste egitea zegokionean. Hau da, ordena eta larderiadun irtenbide bat hautatzea, katoliko militantea zenez gero. Hala eta guztiz ere, euskal nazionalismoak ondo frogatua utzi zuen ez zegoela kontraesanik militante katolikoa izatearen eta gogo-asmo demokratiko eta nazionalisten artean. Are gehiago, askatasun eta gizarte-ongizate mailarik handiena lortu nahi izatekotan, euskal abertzaletasunak aukeratutako bideen alde egitea beste konponbiderik ez zegoen.